Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

eixu!

Acerca de

Hemen gure inguruko barriak eta gure interesekoak diran gaiak irakurri ahalko dozuez.

Búsqueda

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

Martes, 14 de febrero de 2006

Johnny Cash gizajoa

Musikari famatuaren bizimodu zaila kontatzen da “En la cuerda floja pelikulan”. Txikitan aitak oso txarto tratatzen zauan, bere anaiaren heriotzaren errua berari botaten eutson, anaia barik hildakoa bera izan behar zala esaten euen... Horrek guztiak, nik uste traumatizatu egin zauala Johnny. Nagusia egin zan, familia bat osatu euen, musikaria zan berak gura zauan moduan... Baina bere buruan gordeta zegoan guztiak ez eutson zoriontsu izaten itzi. Ikusten dozuenez, benetako musikariaren istorioa izango bazan moduan nabil pelikularen gainean berba egiten. Izan be, film honek errealitatera eroaten zaitu. Baina ez hori bakarrik, protagonisten gorabeherak zuk zeuk sentitzea be eragiten dau pelikula honek.

Por: maite ziortza maialen | Iritzia | Comentarios (1) | Referencias (0)

Martes, 07 de febrero de 2006

Brokeback mountain

Bi cowboy-ren arteko maitasun istorioa kontatzen dauan pelikula ikusteko gogoakaz joan nintzen zinemara. Izan be, hainbeste entzun da film honen inguruan, hain kritika onak euki dauz... Pelikula amaitu zanean, “amaitu da eta hau izan da dana?” galdetu neutson nire buruari. Ez jatan hainbesterako iruditu, bai ostera, film-a denpora guztian bardina dala. Momentu batzutan luze egin jatan, egia esan

Por: maite ziortza maialen | Iritzia | Comentarios (0) | Referencias (0)

Martes, 07 de febrero de 2006

Lemoa gorantza doa

21.jardunaldian, Barakaldon jokatutako partiduan, Lemoak ezin izan euen etxetik kanpoko lehenengo garaipena lortu. Orain arte beste askotan gertatu jakon moduan, talde lemoaztarra puntu bategaz konformatu behar izan zan. Azkenengo partiduan, barriz, 1-0 irabazi eutson Arlonagusian Durangoko Kulturalari. Holan, apurka-apurka bada be, gora doaz Alonsoren mutilak eta zortzigarren dira orain. Ikusi beharko sailkapeneko lehenengo postuetara heltzeko gai diran.

Por: maite ziortza maialen | Kirola | Comentarios (0) | Referencias (0)

Martes, 07 de febrero de 2006

Arratiak barriro be galdu dau

Zapatu arrastian Bermeoko mutilak etorri ziran Igorrera. Hotz egiten zauan eta harmailetan oso jente gitxi zegoan. Partidua bostetan hasi zan. Talde biek euki zauriezan aukerak eta Bermeo izan zan aurretik ipini zana. Penalti baten ostean Arratiak bardindu egin euen. Bigarren zatian, Arratiak bere suerte txarragaz jarraitu zauan: zutoinera bat, langara beste bat... Bermeokoek, ostera, Arratiarren hutsak aprobetxatu eta beste bi gol egin euriezan. Holan ba, 1-3 amaitu zan partidua eta ez zan giro Igorren.

Por: maite ziortza maialen | Kirola | Comentarios (0) | Referencias (0)

Martes, 07 de febrero de 2006

Ganorazek euskeraren aldeko beharrera dei egin dau

Euskeraren alde lan egiteko gogoa daukon jendea bildu gura dau Arratiako Ganoraz Euskera Elkarteak. Batzar baterako deialdia luzatu dau, zezeilaren 16an, arrastiko 19:30etan, Igorreko udaletxean. Bizitzako eremu desbardinetan euskeraren erabilera bultzatzea eta euskeraren normalizazinoaren alde lan egitea da elkartearen asmoa.

Por: maite ziortza maialen | Kultura | Comentarios (0) | Referencias (0)